Hemen dugu 2020ko egitaraua!

Ostirala 14

16:45 Burrunbaaa! Ihoteei deia! Beheko plazako biribilgunetik.

17:30 Txokolatada Doneztebe plazan.

19:00 Azeri dantza eta Sorgin dantza.

19:30 Intxixu, Basandre eta Sorginek  plaza hartuko dute.

Segidan, poteoa tabernaz taberna.

DENAK ZAKUZ JANTZITA!

Larunbata 15

9:00etatik aurrera auzoetan Kuestaziyua poxpolinez jantzita.

14:30 inguru bazkaria auzo bakoitzak bere elkartean.

18:00 auzoetan ibilitako koadrillak plazan elkartuko dira.

Ondoren, musika eta festa giroa kataxuloko txozna inguruan.

Igandea 16

9:00 Diana txistulariekin.

11:00 Beheko plazatik Karroxa eta kalejira alaia.

19:00 Intxixu, Basandre eta Sorginei agurra.

Bukatzeko, suzko akerra.

Ezagutu gure kanta berria!

Aurten Ihoteetako asteburua alaitu eta girotuko duen kanta berri bat sortu dugu.

Entzun, sentitu eta gozatu!!!

 

INTXIXU DANTZA INTZAZU

Mitologia, misterioa,

herri usarioa...

Kataxulon bertan bizi omen,

inork ez du ikusi, dena den.

Bi adar ditu, janzten da larruz,

elkar ulertu keinuz ta orruz.

Erdi pizti, erdi humano,

ez dago ero, ez dago sano.

Urtean behin, jeistean herrira,

Udaletxera igotzen dira

ta ozen kantuan hasi ohi gera

DENAK BATERA

 

INTXIXU, DANTZA INTZAZU,

INTZAZU DANTZA, INTXIXU,

INTXIXU, DANTZA INTZAZU,

GUREKIN DANTZA, INTXIXU

 

Aiako Harrian nahi dugu bizi,

Basandriekin batera hezi,

Sorginen sekretuak ikasi,

ama lurraren eskutik hazi,

humano izatetik ihesi,

ta piztiago bihurtzen hasi,

pozez dantzan hasi ohi gera,

DENAK BATERA

 

Hemen abestia entzungai

Prest dugu 2019ko egitaraua

Ostirala 22

16:45 Burrunbaaa! Ihoteei deia! Beheko plazako biribilgunetik.

17:30 Txokolatada Doneztebe plazan.

19:00 Azeri dantza eta Sorgin dantza.

19:30 Intxixu eta Sorginek  plaza hartuko dute.

Segidan, poteoa tabernaz taberna.

DENAK ZAKUZ JANTZITA!

Larunbata 23

9:00etatik aurrera auzoetan Kuestaziyua poxpolinez jantzita.

14:30 inguru bazkaria auzo bakoitzak bere elkartean.

18:00 auzoetan ibilitako koadrillak plazan elkartuko dira.

Ondoren, musika eta festa giroa kataxuloko txozna inguruan.

Igandea 24

9:00 Diana txistulariekin.

11:00 Beheko plazatik Karroxa eta kalejira alaia.

19:00 Intxixu eta Sorginei agurra.

Bukatzeko, suzko akerra.

 

Hemen da 2018ko egitaraua!

Ostirala2

16:45 Burrunba! Ihotiri deia! Beheko plazako biribilgunetik.

17:30 Txokolatada Doneztebe plazan.

19:00 Azeri dantza eta Sorgin dantza.

19:30 Intxixu eta sorginek  plaza hartuko dute!

Segidan, poteua tabernaz taberna. DENAK ZAKUZ JANTZITA!

Larunbata3

9:00etatik aurrea auzotan kuestaziyua poxpolin arropakin.

14:30 Inguru bazkaya, auzo bakotxak bere elkartin.

18:00 Auzotan ibilitako kuadrillak plazan elkartuko dia.

19:00 EONIAN elektrotxarangakin poteua.

Igandia4

9:00 Diana herriko txistulayekin.

11:00 Karroxa eta kalejira alaia Beheko plazatik.

19:00 Intxixu eta sorginei agurra.

 

Bukatzeko, suzko akerra.

Ihoteetako dantza tailerrak

2018ko Urtarrilak 20an Soinuen dantzak ikasteko aukera!!

Dantza tailer honetan, Oiartzungo Ihoteetako larunbateko kuestazioan (2018-02-03) dantzatu ohi diren dantzak erakutsiko dira: Ihote baltsa, zazpi jauzi, fandangoa, arin-arina, txulalai eta abar. Dantza gidaria Izar Etxebarria eta Txistularia Oiartzungo HM Eskolako txistu irakaslea den Peio Irigoien.