Berriak
2017ko Ihoteen kartela egiteko lehiaketa martxan
2017ko Oiartzungo Ihotetako kartel lehiaketa martxan!!! Abenduk 24a arte zu aurkezteko epia!! Kartel irabazlia in ta 200 euro irabazi nahi???
Lehiaketaren baldintzak
Nolakotasunak:
- Edonork parte hartu dezake, bakoitzak nahi dituen kartel kopurua aurkeztuz.
- Taldeka edo bakarka aurkeztu daiteke.
- Kartelak jatorrizkoak izan beharko dute. Orain arte argitaratutako argazki, kartel edo marrazkien kopiak ez dira onartuko.
- Kartela egiteko edozein teknika erabili daiteke.
- Kartelaren neurria 42x59,4 zmkoa izango da (DIN A2).
- Kartelak "Oiartzungo Ihotik 2017" testua jarri beharko du. Egitaraua ihote taldeak jarriko badu ere, horretarako lekua uztea baloratuko da.
- Kartel guztiak ihote festaren inguruko gaiari buruzkoak izango dira: kuestazioa, ihotetako pertsonaia desberdinak, …
Entregatzeko baldintzak:
- Formatu digitalean aurkeztu beharko da DERRIGORREZ.
- Kartela komunikazioa@kataxulo.com helbidera bidali beharko da. Horrekin batera, testu-artxibo batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa agertu beharko da, eta EZ EMAILean bertan idatzita, beraz, bi artxibo bidali beharko dira: kartela eta datu pertsonalak.
- Kartelak ABENDUAK 24a baino lehen (egun hau barne) aurkeztu beharko dira. Epez kanpoko kartelak ez dira onartuko.
Lehiaketa:
- Epaimahaia Ihote Taldeko lagunek osatuko dute.
- Saria 200€koa izango da.
- Irabazlearen izena ABENDUAREN 26 egunean argitaratuko da Oiartzungo Ihoteen webgunean.
- Ihote taldeak saritutako lana libreki moldatu, aldatu edo editatu ahalko du.