
Sorgina
Urtean zehar herriko baserrietan bizi dira eta edabeekin basoko piztiak deitzen dituzte herrira. Muska jo, dantza egin eta zomorroak babesten dituzte.
Basandrea
Sorgin basatia ere esaten zaio. Basapizti honi, jendea zirikatzea eta jendearekin jolastea gustatzen zaio, bereziki haurrekin. Globalizaziotik ihesi dabiltza.


Intxixua
Basapizti bihurria. Jendea izutu eta zirikatuaz jolasten da. Ostiralean herrira jaitsi eta beraien jakintza eman eta bizitzeko modua erakusten digute.
Zomorrozinko
Kale ertzetatik sorpresan eta korrika ateratzen den pertsonaia zaratatsua. Sorginekin batera, urtea herrian igarotzen du. Ostegun gauean ikastetxeak hankaz gora jartzen ditu.


Poxpolina eta Artzainak
Kuestazyo eguneko herritarren janzkera da. Auzoan zehar musikak, dantzak eta kantuak eramateko.
Otelorea
Sorginen magiari esker, oteak bizia hartzen du eta herritik barrena ibiltzen da besarkadak emanez.



