
Arain
UGALDETXO


Markelain
GURUTZE


Munaundi
ITURRIOTZ


Urka
ELIZALDE


Arritxuri
KARRIKA


Altamira
ALTZIBAR


Egieder
ERGOIEN


Miakatz
ARRAGUA

Sorgin basatiak bezala ere ezagutzen dira beren itxura dela eta. Pertsonaia hauek Aiako Harritik jaisten dira herriraino, eta zibilizazioa hankaz gora jartzeko gaitasuna dute.
Haien jantziak zakuz, larruz eta oihalez osatuta daude. Basandre bakoitzak, Oiartzungo zortzi auzoetako baten koloreak daramatza, auzo bakoitzaren ordezkari gisa. Buruan kolore askotako ile luzea daramate, eta oinetan larruzko abarkak. Arropan, apaingarri gisa, hezurrak, huntza eta zintzarriak eramaten dituzte, eta aurpegian, ezaugarri basatiak dituen maskara: hortz, begi eta sudur handiak. Eskuan, berriz, makila edo animalien maskuriak (barrenak) izaten dituzte herritarrak zirikatzeko.
Iyotetako ostiralean jaisten dira menditik eta udaletxea hartzen dute, han beren aginte-bandera (auzo guztietako koloreekin osatua) zintzilikatuz. Igande arratsaldera arte kalean pasatzen dute asteburua, jendearekin jolasean eta bereziki haurrekin zirikadaka, berriz ere mendira igo eta urte osoa bertan igaro arte.
