Intxixuak


Zirri-Zahar

UGALDETXO

Zirri-Mirri

GURUTZE

Zirri-Latz

ITURRIOTZ

Zirri-Gor

ELIZALDE

Zirri-Beltz

KARRIKA

Zirbi-Zarba

ALTZIBAR

Zirpi-Zirbi

ERGOIEN

Kurri-Kurri

ARRAGUA

Oiartzungo pertsonaia basatiak dira. Hauek ere Aiako Harritik jaisten dira Iyoteetan, herria bereganatu eta hura harriduraz betetzeko asmoz.

Haien itxura beldurgarria eta basatia da: zakuz eta larruz egindako arropak janzten dituzte, eta hezurrez zein oilo-hankez apaintzen dituzte jantziok. Buru handi bat dute, ile, hortz, begi, sudur eta adar deigarriz osatua. Oinetan abarkak erabiltzen dituzte, eta eskuetan makila edo guraizeak eraman ohi dituzte herritarrak zirikatzeko. Intxixu bakoitzak bere auzoa ordezkatzen duenez, identifikagarri gisa, dagokion auzoko koloreko zapia darama soinean.

Basandreen antzera, zortzi intxixu dira (auzo bakoitzeko bat) eta Iyotetako ostiralean agertzen dira herrian. Udaletxera igotzen dira herriko agintea hartzeko eta haien bandera bertan zintzilikatzeko. Igande arratsaldera arte, kaleak girotzen dituzte jendea beldurtuz, zirikatuz eta jolasean arituz, bereziki haurrekin. Asteburua amaitzean, berriz ere mendira igotzen dira, hurrengo urtera arte bertan gordetzeko.