Sorginak


Irantzi, Ugaldetxo

Irantzi

UGALDETXO

Anderregi

GURUTZE

Anerre

ITURRIOTZ

Learre

ELIZALDE

Arlepo

KARRIKA

Urzelai

ALTZIBAR

Aristiburu

ERGOIEN

Goikoeskola

ARRAGUA

“Kaleko sorgin” gisa ere ezagutzen dira. Beste pertsonaiek ez bezala, urte osoan zehar herrian bizi dira, herritarrei beren edabe magikoekin laguntzen. Jantziari dagokionez; gona beltz adabaki-duna, alkandora zuria, gorpindua, abarkak eta huntzez apaindutako sorgin-txapela daramate, aurpegia maskara batez estalita dutela.

Iyotetako ostiralean agertzen dira lehen aldiz, eta igande gauean esaten dute agur; asteburu osoa kalean igarotzen dute. Zortzi sorgin dira guztira, auzo bakoitzeko bat. Urte osoan baserrietan bizi direnez, izaki basatien eta herriaren arteko lotura dira: beren edabeen bidez, Intxixuak eta Basandreak deitzen dituzte herrira jaitsi daitezen. Musika jotzea, dantza egitea eta herritarrekin nahastea dute gogoko.